Albisteak

 

Udalak babes ofizialeko 10 etxebizitza erosiko ditu Txabarri kaleko 27 eta 29an, oraintsu eraberritu den Casa del Arco izeneko etxean.

Etxebizitza hauek Sestao Berri elkarte publikoari erosiko zaizkio 943.350,93 eurotan eta bi finantzabide erabiliko dira horretarako.

Udalak Eusko Jaurlaritzaren itzuli beharrik gabeko 400.000 euroko diru-laguntza jaso du eta beharrezko kopurua osatzeko azaroko ohiko osoko bilkuran onartu zen 541.518,68 euroko kreditua eskatuko da.

Kreditua eskatzeko eskatu diren hiru proposamenen artean, onena Nafarroako Rural Kutxa aurkeztutakoa izan da. Kredituaren interes tipoa urteko Euriborra gehi 0,5 puntukoa da eta amortizatzeko epea 20 urtekoa.

Etxebizitza hauek erosita, Udalak auzoa birgaitzeko prozesuan aurrera egiteko, osoko bilkurak etxeak erosteko emandako agindua beteko du.

Etxebizitza hauek 50 urteko epemugako alokairu sozialerako erabiliko dira.