Albisteak

 
Aurtengo Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 31. edizioa azaroaren 25etik abenduaren 3ra bitartean burutuko da, bertan bederatzi taldek parte hartuko dute eta hamaika obra eskainiko dituzte. Edizio honetan Euskadi, Guadalajara, Madril Murtzia, Logroño, Italia, Brasil eta Argentinatik etorritako taldeek parte hartuko dute. Azken ekitaldietan ohi den bezala, txotxongilo klasikoak ez ezik, txotxongiloekin zerikusia duten beste zenbait antzerki diziplina ikusteko aukera ere izango dugu.

Kartela ikusi (PDF 213KB)