Albisteak

 

Sestaoko Udalak 71.000 euro bideratuko ditu Juan Ellacuria adinekoen egoitzarako altzariak eta konponbide teknikoak erostera. Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko zinegotziak azaldu du ekipo hauek erostearen helburua “adinekoen egoitzak egunez egun erabiltzen diren laneko tresnak modernizatzea dela, era horretan erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko”.

Erosketa multzo honen barruan aurreikusita dago bederatzi ohe bereziki baxuak erostea, ohe hauek igoera horizontala dute eta adinekoak erortzea saihesteko arriskua gutxitzen dute. Bestalde dutxarako bi aulki baskulatzaile erosiko dira, egoiliarren higienea erraztuko dute, eta horretaz gain adinekoak ohetik gurpildun aulkira lekuz aldatu eta transferentzia egiten laguntzen duten bi besaulki.

Inbertsio honen barruan, eta laguntza teknikoekin jarraituz, bi garabi berri erosiko dira. Horietako bat jasotzailea izango da, adinekoak aulkitik ohera jasotzeko eta bigarrena, zutik jartzekoa, hau da adinekoak zutik jartzeko.

Era berean, aurreikusita dago gune komunetarako sei armairu, zapatak gordetzeko bi altzari, botikak banatzeko bi gurditxo sarrailadun, eta ohean jateko lau mahai erostea.

Sukalderako mahai bero bat eta injekziozko sei bandejako labe mistoa erosiko dira. Era berean, garbitegian lisaburdina, aspiragailua eta galdara dituen lisaketa egiteko mahaia.

Horretaz gain aretoko megafonia eta proiekzio sistema modernizatu eta 12 ekipo informatiko berrituko dira. Azkenik, aurreikusita dago bideo-zaintza kamerak Udaltzaingoarekin konektatzea.

Udalak urtea amaitu aurretik hasiko du erosketa hauek egiteko lizitazioa.