Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Udal Taldeek honako adierazpen hau egiten dugu:

Sestaoko Udalak Noelia Noemí auzokidearen hilketa gaitzesten dugu eta haren familia eta lagunei elkartasuna helarazten die.

Sestaoarrei gogorarazten die indarkeria sexistak milaka emakumeri eragiten diela zuzenean eta ez direla gure gizartetik eta eguneroko bizitzatik urrun dauden egoerak.

Egunero ematen dira emakumeen kontrako erasoak, guztiak gaitzesgarri eta arbuiagarriak, hilketa izanik indarkeria matxistaren adierazgarri gorena.

Eraso hauek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun gabezia dagoen Gizarte baten barruan ematen dira, eta horregatik dei egiten diegu Herritarrei, pertsonen arteko errespetu eta berdintasun balioek eta jarrerek duten garrantziaz hausnar dezaten.

Emakumeen aurka era askotan egiten den indarkeria haren osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua da eta haren duintasunaren kontrako erasoa eta, beraz, giza eskubideen kontrako urraketa larri eta onartezina.

Zentzu honetan, dei egiten diegu herritar guztiei emakumeen kontrako edozein indarkeria mota aktiboki arbuiatu eta hori gaitzesteko, datorren ostiralean, irailak 29, eguerdiko 12:00etan, Kasko Plazan egingo den ekitaldi instituzionalean parte hartzeko. Ekitaldi horretan 15 minutuko isilunea gordeko da egindako hilketa gaitzesteko eta Noelia Noemí eta indarkeria sexistak eragindako biktima guztien omenez.

Sestaon, 2017ko irailaren 28an

Izp.:Josu Bergara López                                     Izp.:Ainhoa Basabe Melendez

Izp.: David Salso De Domingo                                Izp.: Soraya Pereira Freire

Izp.: Mikel Izquierdo del Pino                               Izp.: Eduardo Andrés Ricoy