Albisteak

 

Sestaoko Udalak, bien artean finantzatutako plana aurkeztu dio Labideri, aldi baterako 51 langabeturen kontratazioa egiteko. Enplegu programa honek 732.836 euroko kostua du, horietatik gutxi gorabehera 527.000 euro Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza izango dira, eta gainerako 205.000 euroak udalaren aurrekontutik jasoko dira.

Enplegu planaren barruan honako jarduketa hauek daude:

Ekintza

Kontratazioak

Hirigunea edertzea eta erakikin eta toki publikoak mantentzea

30

Mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza-zerbitzua

7

Kirola sustatu eta aktibatzeko plana

5

Udal Artxiboen Kudeaketa

4

Programak eta sistema operatiboak euskalduntzeko zerbitzu informatikoa eta erabiltzaileen perstakuntza

2

Kudeaketa Informatikoa Udaltzaingoak

1

Gazteen artean berdintasuna sustatzea eta indarkeria sexista prebenitzea

1

Gobernu Irekia

1

Lanbideren araudiaren arabera, Udalak kontratatuko dituen pertsonek honako kolektibo hauetako kide izan beharko dute:

  • Kontratatuko pertsonen %30ek DBEren hartzaile titularrak izan beharko dute.
  • Gainerako %70ak lehentasunezko kolektibo hauetako edozeinetako kide izango dira:
    1. 35 urte edo gutxiago dutenak, 45 urtetik gorakoak , Lanbiden gutxienez 6 hilabete eskatzaile gisa izena emandakoak.
    2. 55 urtetik gorakoak.
    3. Iraupen luzeko langabeak, kontratazioa egin aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandakoak.
    4. Gizarte-bazterketa arriskua duten pertsonak.

Dena dela eta derrigorrez, gutxienez ere kontratatuko diren pertsonen %40k emakumeak izan beharko dute, eta Enplegu Planerako guztira kontratatutako pertsonen %15ek 55 urtetik gorakoak izan beharko dute.

Udala zain dago Lanbidek jarduketa hauek abian jartzeko diru-laguntza deialdia erabakitzeko.