Albisteak

 
Sestaoko Udalak arratoi garbiketa egiteko kanpaina berezia jarri du abian eta kanpaina honek zarama biltzeko sistema pneumatikoari, lur-azpiko edukinontziei eta Camino Txikitori eragingo dio. Gaur goizean, hain zuzen ere, gune horietan jarri da pozoia horien barruan egon daitekeen arratoi izurriteari aurre egin eta udalerriaren garbiketa irudia hobetzeko.

Neurri hau Hirigintza, Etxebizitza, Zerbitzuak eta Ingurumen arloko zinegotzigoaren eta kaleko garbiketa eta hiriko hondakin solidoak bitzen dituen enpresaren artean izandako bileraren ondoren hartu da. Bilera hau aste honetan bertan egin da eta Udalak bere kezka helarazi dio enpresari, herritarrek azken hilabeteotan espazio publikoetan arratoiak ikusten ari direla ohartarazi baitiote udalari.

Lehen jarduketa hau berehala egin da, kontuan hartuta lur-azpiko edukinontziak eta zarama biltzeko sistema pneumatikoa zikinkeria fokuak direla eta arratoi izurriteak ugaltzeko baldintzak betetzen dituztela. Datozen asteotan, bilera horretako jarduketa estrategikoari jarraituta, behar hau antzeman den udalerriko beste zenbait gunetan arratoi garbiketa, garbiketa eta landare mozketa egiteko kanpaina berriak egitea aurreikusten da.

Udalerriko espazio publikoetan arratoien ugaltzea saihesteko hain zuzen ere, Udalak herritarrei parte hartu eta eskatzen die kalean ez diezaietela jaten eman uso eta katuei, eta jakinarazten die jarduketa hau udal ordenantzak debekatzen duela.