Albisteak

 
Sestaoko Udaleko Udal Taldeek honako adierazpen hau egiten dugu:
  1. Udalak gogor salatu nahi du gure udalerrian iragan ostiralean izandako eraso sexista. Horrela bada, gure elkartasuna adierazi nahi diogu erasoa jasan duen neska gazteari eta bere esku jarri nahi ditugu une honetan behar litzakeen udal baliabideak.
  2. Sestaoko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexistak emakumeen eta gizonen artean bizi dugun ezberdintasun egoeraren ondorio larriena direla. -Zentzu honetan, emakumeen osotasunaren eta bizitzaren kontrako edozein motatako ekintza edo jarrera arbuiatzen dugu.
  3. Udal honek konpromiso irmoa du, orain arte egin duen bezala, indarkeria sexistaren eta berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko.
  4. Horregatik guztiagatik, eta sexu eraso hau arbuiatzeko, Udalak dei egiten die Sestaoko herritarrei bihar, abuztuak 29, asteartea, 19:00etan, Kasko Plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko. Herritar guztiei eskatzen diegu indarkeriaren aurka aktiboak izan daitezela, era horretan eta guztion artean, Sestao berdintsuagoa eraikitzeko.