Albisteak

 

Udalak lizentzia eman du José María Usandizaga kaleko 6 eta 8 zenbakietan, kooperatiba erregimenaren bidez, egin diren lehen okupazioko 21 etxebizitza, 23 garaje partzela eta 21 traste-lekurentzat.

Lizentzia eraikina egiteko baimenak eta indarrean dagoen legedia betez egin dela egiaztatu ondoren eman da, nahiz eta aurkeztutako dokumentazioa osatzeko beharra adierazi den.

Tramite honek etxebizitzen eskriturak egin eta bertan bizitzeko aukera emango die kooperatibistei.