Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Osoko Bilkurak Galindo Ibarra Areako Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorrean (HAPO) aldaketa egiten hasteko erabakia hartu du eta halaber Kaikuren ekipamendu pribatuaren sistema orokorra.

Erabaki honekin, Udalak argi berdea eman dio herritarren partaidetza prozesuari hasiera emateko, prozesu horrek Club Deportivo de Remo Kaiku taldeak, Udal Erregistroan egindako eskabidearen bidez, Hirigintza Ordenamenduaren Plan Orokorra aldatzeko aurkeztu duen proposamenarekin alderatzeko balioko du.

Hirigintza Ordenamenduaren Plan Orokorraren aldaketa honek honako hau ahalbidetuko du:

  1. Ballontiko Ardatzaren ibilbidea hirigintza planeamenduan egokitzea, izan ere, itsasontziaren biribilgunearen eta Urban-Galindoko biribilgunearen artean egindako obrak, aldeak ditu aurrez planeatutako ibilbidearekin.
  2. Zerbitzuetako bidea eta Kaikuko arraun pabiloirako sarbidea berriro diseinatzea instalazioetako sarbidea hobetzeko.
  3. Gune horretan, Kaikuko instalazioetatik hurbil dagoen La Punta bizitegi arean, ekipamendu publikoaren tokiko sistema sendotzea, era horretan dagoen ekipamendu erlijioso txikia egokitu eta horren erabilera ahalbidetzeko.
  4. Ibaiaren eremu horretako paisaia integratzea.   
  5. Portuaren jabari publikoa mugatzea, Portuko Aginteak onartutako  Portuen Espazio eta Erabileren Mugaketarekin bat.
  6. Club Deportivo de Remo Kaiku taldeari aukera ematea bere beharretarako egokiak diren kirol instalazio berri eta modernoak izan ditzan.
  7. Club Deportivo de Remo Kaiku taldearen jabetzako partzelaren mugen araupetzea egitea, hala ibaiaren aurrean nola lurreko zerrendan.
  8. Kirol guneari bestelako erabilera batzuk egiteko aukera ematea, Club Deportivo de Remo Kaiku taldearen jabetzako partzelan, merkataritza arloko erabilera esaterako, era horretan Galindo Ibarra eta Urban Galindo bizitegi arean jarduera ekonomikoak irekiko lirateke, izan ere bizitegi area hauek Sestao eta Barakaldo arteko hiri irazkiaren ertzean daude eta zenbait zerbitzuren gabezia dute.

Hirigintza Ordenamenduaren Plan Orokorraren aldaketari hasiera emateko proposamen hau uda osten abian jarriko den hiritarren partaidetza prozesuarekin batera doa.

Udalaren eremu honetan Plan Orokorraren aldaketari hasiera emateko proposamena uztaileko Osoko Bilkuran onartu da EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdien aldeko botoarekin. Bai Ahal DA alderdiak abstentzioa eman du eta Bilduk kontra bozkatu du.