Albisteak

 

Udalbatza Osoak erabaki du Sestaoko Udalak ez parte hartzea Sestao Bai sozietate publikoaren kapital-handitzean. Bazkide dira Bizkaiko Foru Aldundia, Azpiegituraken bitartez, eta Sestaoko Udala bera.

Sozietate honen xedea da Sestao Bai enpresa-parkea sustatzea eta ondorioz ateratako partzelak saltzea. Gaur egun industria-poligonoa urbanizatuta dago eta bi enpresa-proiektu daude bertan kokatuta; batetik Precicast enpresaren lantegi berria, eta bestetik Lantegi Batuaken enplegu-zentru izango dena, eraikitze fasean dagoena.

Sestao Bai sozietateak bi milioi euro behar ditu bere betebeharrei aurre egiteko, baina Udalak ez du parte hartuko Administrazio Kontseiluak proposatuko duen kapital-handitzean, baliabide ekonomikorik ez duelako.

Erabaki honek aldaketa bat ekarriko du bazkide biek duten partaidetzan, orain arte bakoitzak %50a zeukalarik. Horrela, Azpiegiturakek akzioen %60a izango du eta Udalak gainerako %40a.

Horrela egitearen aldeko botoa eman dute EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu eta PP alderdiek, eta kontrako botoa eman zuen Sestao Bai Ahal Da taldeak.