Albisteak

 

Sestaoko Udalak datozen egunotan hasiko ditu José María Usandizaga kalean, 2 eta 4 zenbakien parean, berriro urbanizatzeko lanak; proiektu hau 34.000 eurotan adjudikatu da eta sei asteko egikaritze-epea du. Jarduketa honen bidez, orain dela gutxi 6 eta 6bis atarien aurrean, udalerriko puntu honetan bi etxebizitza bloke egiteko kooperatiba batek egindako obrei emango zaie segida.

Obra hauen bidez bidea eta espaloiak zabalduko dira. Gaur egun dagoen bideak apenas da hiru metro zabal eta espaloiek 1.3 eta 0,9 areko zabalera duten zenbaki bikoitien aldean eta 1.4 metro zenbaki bikoitien aldean. Pasabiderako neurri hauek, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, hiri inguruneko irisgarritasun arauek ezarritako gutxienetik behera daude.

Horrela bada, aurreikusten diren obren bidez bidea espaloien mailara igoko da, eta hauek ertz-erreten eta bolardo finkoen bidez mugatuko dira. Errepidearen zoladura egiteko hormigoi-armatu inpresoa erabiliko da, galtzada-harri irudikoa, duela gutxi 6.zenbakiko atariaren aurrean egindako ereduari jarraituz.  Espaloietako zoladura egiteko granitozko harlauzak erabiliko dira.

Obrak direla eta, momentuz ez zaio trafikoari irekiko 6 eta 6bis zenbakien aurrean berriro urbanizatutako kalearen tartea. Gainera, etxebizitzak sustatu dituen kooperatibak oraindik ez du Udalarekin kudeatu lehen okupazioa egiteko lizentzia, eta tramite hau ezinbestekoa da egin diren eraikuntza eta urbanizazio lanak legeztatzeko.