Albisteak

 

Sestaoko Merkatarien Elkarteak eta Udalak maiatzaren 26 eta 28an egin zen Gozatu Sestao kanpainaren balorazio baikorra egin dute. Aste buru horretako zenbait unetan eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Fernando Miravalles merkatarien elkarteko lehendakariak adierazi duenez “kanpaina honen hasieran jarri genituen helburuak lortu ditugu, hau da, merkataritza eta ostalaritza sektorea herriagatik eta herriarentzat bizi eta herriaren funtsezko parte bat garela ezagutaraztea”. Leire Corrales Sustapen Ekonomikoa arloko zinegotzia, bere aldetik, pozik agertu da “jende guztiaren gustuko jarduera originalak, berriak eta erakargarriak” eskaini direlako.

Sestaon erosi! ¡Compra en tus comercios! Lelopean, udalerrian izaera berria duten ekimenak jarri ziren abian. Esaterako, motor gaineko akrobazia-erakustaldia, BMX txirrindulekin egindako jarduketa, ehun metro luze diren ur-txirrista irristagarriak kaleetan, kaleko moda-ibiltokia eta gaueko kontzertuak oinezkoen guneetan.

“Jendetza egon zen kalean eta poz-aurpegi asko, jarduketa guztiak aurreikusitakoaren arabera irten ez ziren arren”, adierazi du Miravallesek. Kezka handia sortu zuen kontu bat, bai Merkatarien Elkarteari eta bai Udalari berari ere, txirristak muntatzeko orduan izandako atzerapena izan zen eta esan behar da ez zela antolakuntza taldearen errua izan. “Egon diren gorabehera hauek udalerriko merkataritza dinamizatzeko eta era honetako jarduketak hobetu eta antolatzen jarraitzeko baliagarriak izango dira” adierazi du merkatarien elkarteko lehendakariak.

Bai Elkarteak eta bai Udalak eskerrak ematen dizkiete laguntzaileei jarduerak aurrera ateratzeko egindako lanagatik, bereziki Sestaoko Autonervión enpresari, Udaltzaingoari eta Babes Zibililari, eta programazioarekin disfrutatu zuten koadrila eta herritarrei.