Albisteak

 

Aurten lehenengo aldiz Udaletxeko Berdintasun arlotik maiatzaren 17a dela LGTBfobiaren Nazioarteko Eguna dela eta, kanpaina txiki bat eta ekintza batzuk antolatu dira.

Genero aniztasuna eta sexu aniztasuna kontuan hartzea eta honen gainean lan egitea guztiz beharrezkoa delako arlo eta esparru guztietan eta honekin lehenengo pausu bat eman nahi izan da. Errespetua eta inklusioa sustatzea da helburua eta homo-lesbo-trans-bi erasoak ekiditu, guztion konpromisoa baita pertsonok gure identitatea eta gure sexualitatea askatasunez bizi ahal izatea.

Kartela Susanna Martinek komikilariak egin du. Kartelean ikusi ahal dituzue programatutako ekintzak.

 Egitaraua (PDF 186KB)