Albisteak

 

Sestaoko Udalak Vista Alegreko haur-eskolan egiten ari diren hobekuntzekin jarraitzen du eta azkenengo jarduketan geletako hormetan horma-irudi batzuk pintatu ditu.

Haurren horma-irudi hauek, instalazioei alaitasuna emateko helburuz, marrazki bizidunak erakusten dituzte eta egonaldia abegikorragoa egiten dute bai haurrentzat eta baita hauen zaintzaileentzat ere.

Lanak pasa den hileko Pazko Astean egin dira, eta 5.800 euroko kostua izan dute.

Gogorarazi behar da Udaleko Hezkuntza arloak, otsailean, beste jarduketa garrantzitsua egin zuela Vista Alegreko haur-eskolan eta jarduketa horretan LED motako lanpara jarri ziren 8.000 euroko kostuarekin.

Gobernu taldeak espero du aurrerago haur-eskolako lurzorua hobetzea, zaharragoa den tokietan.