Albisteak

 

Sestaoko Udalak azken enplegu plana probestu du Gaztelekuren eta Gazteen Informazio Zentroaren irudia aldatzeko. La Iberia kalean kokatuta dauden gazteentzako bi zerbitzu hauek nahiko zaharkituta geratu dira eta irudia berritu beharra zuten hamarkada asko baitzeramaten barruan inolako erreformarik egin gabe.

“Instalazioak berritzea langileek eta erabiltzaileek aspaldian egindako eskabidea zen, izan ere azken hogei urteotan ez da ezer egin bi lokaletan", adierazi du Eduardo Abad Gazteria eta Herritarren Parte-hartzea arloko zinegotziak. Zinegotziak gogorazi du eraikin hau “Bizkaiko Foru Aldundiak egindako lagapena dela, eta Udala lagapen-hartzaile izateko baldintzen barruan, instalazioen mantenua egitea jasotzen zela”

Enplegu planeko peoi eta pintoreen kontratazioa probestuz, Udalak barruko espazioak eraberritzeko lanak egin ditu irudi gaurkotua eskaintzeko helburuarekin eta aldi berean erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzeko.

Horrela bada, sarrerako atea bernizatu eta hormak pintatu dira. Beheko solairuan, Gazteluku dagoen tokian, zegoen gomazko lurzorua kendu eta PVC-zkoa jarri da, eta ateak eta hormak pintatu dira.

Azkenik, goiko solairuan, Gazteen Informazio Zentroa dagoen tokian, Udalak lurzoru berria jarri du gora igotzeko eskailerak barne. Bainugelan zeuden hezetasunak konpondu eta pintatu, eta komunean baldosa berriak jarri dira. Solairu honetan ere hormak pintatu eta ateak bernizatu dira.