Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Euskara arloak antolatzen du. Euren seme-alabak zerbitzu hori erabiltzeko interesa duten familiek maiatzaren 31ra arte dute zabalik matrikula egiteko epea. Berez, ez dago plaza mugarik, izena ematen duten adingabekoen kopurua, azkenengo urteetan izena eman dutenekin alderatuta, asko hazten ez bada eta kasu horretan zozketa bat egingo da.

Aurtengo ludotekak bi berritasun ditu. Alde batetik ordutegia ordu erdiz luzatuko da, opor garaian euren seme-alabak zaintzeko arazo handiagoak izan ditzaketen gurasoengan pentsatuta. Bigarren berritasuna da programazioaren barruan txangoak antolatuko direla, adingabeek ingurua ezagutzeko aukera izan dezaten.

Udako ludoteka 2007-2014 urte bitartean jaio diren haurrentzat da, Albiz ikastetxe publikoan emango da eta lehentasuna dute Sestaon erroldatuta daudenek. Aurreko urteetan bezala, aurten ere hiru txanda ezarri dira ludoteka erabiltzeko eta horrela zerbitzua gurasoen opor garaira egokitu ahal izateko.

Horrela bada, lehen txanda ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitarte izango da, bigarrena uztailaren 10etik 21ra eta hirugarrena uztailaren 24tik abuztuaren 11ra. Zentzu honetan, garrantzitsua da azpimarratzea San Pedro egunean (ekainak 29) eta Santiago egunean (uztailak 25) ludoteka zerbitzua zabalik egongo dela, baina San Ignazio egunean (uztailak 31) itxita egongo dela.

Ludoteka zabalik egongo da goizeko 9:30etik 14:00etara, etengabe. Gehigarri moduan, familiei haurrak ordu erdi lehenago sartzeko aukera eskainiko zaie (9:00etan) eta baita irteera ere, ordu erdi, 14:30era arte. Hiru txanda eskainiko dira, jangela zerbitzua adingabeen egonaldia 16:00etara luzatuko da eta zerbitzu honen erabiltzaileek iaz baino ordu erdi gehiago erabiliko dute ludoteka zerbitzua, iaz zerbitzua 15:30ean amaitzen baitzen.

Udalak %25eko hobaria ezarri du familia ugaria osatzen duten familientzat eta %50ekoa familiak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen badu.