Albisteak

 

Sestaoko Udala hasi da urratsak ematen gizarte zerbitzuen laguntzak emateko autonomia elkarteko zorroa garatzeko. Horrela bada, Udalbatza Osoak argi berdea eman dio mendekotasuna duten adinekoentzat bi baliabide berri sortzeko. Hauek egunez arreta emateko zerbitzua eta lojamendu zerbitzua dira, biak ala biak Juan Ellacuría udal egoitzan emango dira, hori baita zerbitzu hau abian jartzeko tokirik egokiena.
 
Laguntza eta gizarte zerbitzuen zorroa Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiekin eta EUDEL Euskal Udalen Elkartearekin elkarlanean bultzatutako proiektua da Ekimen honen bitartez hiru lurraldeetan dauden giza baliabideak orekatu eta Euskadin ematen den giza zerbitzuen zorroa sendotu nahi da eta halaber herritarren ongizatea eta ematen zaien laguntza hobetuko duten baliabide berriak sortu. Ekimen honetan parte hartzen duten administrazio guztien lanaren emaitza den dekretu honek gizarte zerbitzuen mapa bat ere proposatu du. Honek Euskadiko Autonomia Elkarteko herri bakoitzaren eskumenak eta eskaini behar dituen baliabideak zehazten ditu.

Gizarte zerbitzuen zorroa pasa den urtarrilaren 2an jarri zen abian eta orain administrazioei dagokie hori hedatzen eta horren ordenamendua egiten hastea. Zentzu horretan, Sestaoko Udalak lehen urratsa eman du gaur bide horretan, talde politiko guztiek aho batez onartu baitituzte dekretua betetzera zuzendutako lehenengo proposamenak.

Alde batetik onartu egin da arrisku egoeran edo 1 Graduko mendekotasun egoeran dauden 65 urtetik gorako adinekoei egunez laguntza emateko udal baliabidea sortzea. Eguneko zentro baten antzekoa izango da eta hasiera batean lau plaza izango ditu, hori baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Mapak Sestaoko udalerriarentzat ezartzen duen kopurua. Zerbitzu hau zabalik egongo da 8:30etik 17:30era etengabe eta gosaria, bazkaria eta askaria, higiene pertsonala, garbiketa eta lisatzea, gizarte-hezkuntza arloko arreta eta gaua egoitzan igarotzeko aukera ere eskainiko ditu, erabiltzailearen egoerak horrela eskatzen badu eta gehienez ere hamabost egunean zehar.

Ekimen honen bitartez, Udalaren helburua da erabiltzaileak bizi diren inguruan bizitzen jarraitzea, duten autonomia maila hobetu edota mantentzea eta baita autonomiarekin ibiltzeko ahalbidetzen dituzten trebetasun eta gaitasunak okerrera ez egitea ere, eta azkenik isolatuta geratzea saihestea.

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako lojamendu zerbitzuaren asmoa da lojamendua behar eta horretarako baliabide nahikorik ez duten 1 Graduko mendekotasun egoeran egon eta gauza ez diren adinekoei egoitza izateko estaldura ematea. Hasiera batean 20 plaza izango ditu eta egoitzan ingresatuta zeuden erabiltzaileek beteko dituzte plaza horiek, izan ere gauza diren pertsonentzako zentroa izan arren, izan duten beherakada fisikoa eta adimenezkoa ikusita horietako zenbaiten osasun egoerak okerrera egin du eta mendekotasuna onartu zaie.

Zerbitzu berri hauek sortzeari buruz, Josu Bergara alkateak esan du " horrek sendotu egiten duela Sestaoko Udalak pertsonekin eta bereziki adinekoekin duen konpromisoa”, eta gainera “hain garrantzitsua den eta enplegua sortzen duen udal egoitza sendotzen duela”. Bere aldetik, Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko zinegotzia pozik agertu da adieraziz “Sestao udalerri aitzindaria dela gizarte zerbitzuen dekretuaren garapenean eta horrek esan nahi duela jarri dizkiguten zereginak egiten ari garela".

Lehen urratsa emanda, Sestaoko Udalaren asmoa da apurka apurka gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen mapak ezarritakoari egokitzeko lanean jarraitzea. Prozesu hau 2019. urtera arte luzatzea espero da. Bide honetan, gobernu taldeak espero du Udaleko talde guztien laguntza izatea, gaur gertatu den bezala, gai honek duen garrantzia handia baita.