Albisteak

 

Sestaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Arraun Federazioak, Iberia Arraun Elkarteak eta la Salve garagardo etxeak antolatuko dute antolatu dute Euskadiko Batel Txapelketa. La Benedicta Dartsenan jokatuko da proba hori eta horrela jarraipena emango zaio Sestaoko Udalak apirilean zehar abian jarritako Sestao, Arraunaren Hiriburua proiektuari.

Guztira 82 ontzi, 22 klub dira proba honetan parte hartzeko izena eman dutenak. Apirilaren 8an eta 9an Bizkaiko Batel Txapelketa jokatu zen toki berean izango da, eta bertan izango da Estatuko Batel Txapelketa ere, apirilaren 29an eta 30ean. Kirol apustu gogorra da Sestaoko Udalak egin duena arraun munduko erreferente gisa berresteko.

Larunbateko proba 15:30ean hasiko da, sailkapen txandarekin, eta horrek erabakiko du finala nortzuk jokatuko duten igandean, goizeko 11:00etatik aurrera. Asteburuan zehar 574 arraunlari, adin talde ezberdinetakoak, lehiatuko dira Sestaon. La Benedictako Dartsena arraunerako gune berezia da talde guztientzako, izan ere kale guztiek dituzte baldintza berberak arraun egiteko, eta beraz, zozketak ez du eragiten azken emaitzan.

Honako hauek dira Euskadiko Batel Txapelketan parte hartuko duten klubak: Zarautz, Getaria, Lutxana, Hernani, Tolosaldea, Kaiku, Deusto, Zierbena, Orio, Hibaika, Pasai Donibane Koxtape, Ondarroa, Ur Joko, Illunbe, Elantxobe, Bermeo, Urdaibai, Isuntza, Lekeitio Lea, Itsasoko Ama, Arkote eta Zumaia.

Kategoriaka, nesken kimuen kategorian 9 ontzi arituko dira arraunean, nesken promesak kategorian 13 ontzi, mutilen umeen kategorian 15 ontzi eta beste 16 izango dira mutilen kadete kategorian. Nesken gazteen kategorian lau batel daude inskribatuta, eta mutilen gazteen kategorian 10 ontzi arituko dira. Azkenik, nesken kategoria absolutuan 8 klubek hartuko dute parte, eta mutilen absolutuan 7 ontzi.