Albisteak

 

Sestaoko Udalak Ibai Pérez munduko pala txapeldun apartari omenaldia egiteko Pala Jaialdia aurkeztu du. Herriko atzelaria urte ezin hobea izan du, munduko titulua irabaziz bai bakarka eta baita bikoteka ere. Dudarik gabe, emaitzak harrigarriak izan dira eta bere herriaren aitortza merezi dute.

Omenaldia datorren ostiralean, apirilak 7, izango da Las Llanas Udal Frontoian. Jaialdia 18:30ean hasiko da Sestaoko Udal Eskolako benjaminen paleta erakustaldiarekin. Ondoren paleta promesen partidua egongo da, Olazabal-Asier bikotea Unai-David bikotearen aurka, eta hor udalerriko bi mutil aurrez aurre ikusteko aukera emango du. Bukatzeko partidu estelarrean Ibai Pérez eta Gaubeca bikotea Necol-Imanol bikotearen aurka arituko da.

Sestaoko Udalak Jaialdiko sarrera doan izatea erabaki du. Hala ere Bide Nagusia kaleko 80.zenbakian izandako Suteagatik Kaltetutako Plataformarekin harremanetan jarri da frontoian itsulapikoak jarri eta laguntzak jaso ahal izateko.