Albisteak

 

Sestaoko Udala Francisco Llaseras Auzunea berriz urbanizatzeko lanak hasi ditu. Egingo den obrak goitik behera berritu nahi du auzune txiki hori, Portugaleterekiko udal-mugan dagoena, eta batez ere traba arkitektonikoak kentzeko lanak egingo dira. Hobetzekoa den espazioak 1.192 metro koadroko eremua hartzen du. Eremu horretan bi patio daude, altuera ezberdinetakoak, eta etxebizitzetan sartu eta irteteko bide bat.

Kontuan harturik une honetan zein egoeratan dagoen gaur egungo urbanizazioa, gune horretan esku hartuko da. Horretarako, oraingo zoladura, asfaltoa eta espaloiak desegin, eta zoladura berria jarriko da, udalerrian oraintsu berriro urbanizatu diren beste kale batzuetan erabilitako zoladuraren tankerakoa.

Obra horrekin, dauden traba arkitektonikoak kentzeko ahalegina egingo da, eta gainalde berria eraikiko, non oinezkoek eta ibilgailuek kota bera izango duten, eta zoladuraren bereizkuntza, balizak edo piboteak erabiliko diren espazioak mugatzeko.

Proiekturi jarraiki, lau metro zabaleko bide bat eraikiko da, ibilgailuen gurutzaketa bermatuko duena, eta oinezkoen gune bat sortuko da, gutxienez bi metro zabalekoa, atari guztietara sartzea ahalbidetzen duena. Goiko aldeko plaza txikia, Las Llanas Zumarkaletik gertukoena, mantendu eta sustatuko da; behealdeko etxadiak, berriz, neurri batean gordeko du oraingo konfigurazioa.

Obra aprobetxatuz, saneamenduko eta ur-horniketako sareak ordeztuko dira. Horretarako, fibrozementuzko oraingo kanalizazioak kenduko dira, eta polietilenozko berri batzuk jarriko. Era berean, argiztatze-sistema modernizatuko da led motako farolen bidez. Hala, ingurunea modu eraginkorragoan argiztatuko da.

Obrak atalak hiri-altzariak ordeztuko ditu, eta, hala eginez, banku, paperontzi eta jardinerak hobetuko.

Francisco Llaseras Auzunea berriro urbanizatzeko lizitazioa 370.000 eurokoa izan da eta bukatzeko epea hiru hilabetekoa, eta beraz udarako amaituta egotea espero da.