Albisteak

 

Sestaoko Udalak aldi baterako lojamendua eskaini du, pentsio osoko erregimenean, Bide Nagusia kaleko 80. zenbakiko etxebizitza eraikinean izandako suteagatik kaltetutako 68 pertsonei. Lojamendua hamabost egunerako izango da eta eskualdeko hiru establezimendutan egin da. Udalak premiazko  neurri hau udal protokoloari jarraituta hartu behar izan du, izan ere kaltetutako 32 pertsonak igande gaua Las Llanas udal pilotalekuan igaro behar izan zuten eta beste 54 lagunek senideen eta lagunen etxeetan.

Sestaoko Udala harremanetan dago Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin familiei epe ertainean lojamendua bilatzeko lanak modu koordinatuan egiteko, izan ere erakina hustu egin da eta momentuz ez ditu bizitzeko baldintzak betetzen.

Udal arkitektoak eraikina bisitatu du eta egiaztatu duenez eraikinaren atzeko fatxada ezegonkor eta erortzeko arriskuan dago. Hasteko eta behin bi metroko hesia jarriko da atzealdean herri bidera harri-morroilorik eror ez dadin. Era berean, eraikinaren barruko obra-hondakinak aterako dira sutearen eraginez erori diren forjatuak kendu ahal izateko.

Sutea zerk eragin duen jakiteko ikerketa lanak egiten ari dira suhiltzaileak eta Ertzaintza; atzo berriro joan ziren eraikina ikustera eta Udala txostenaren zain dago datu hau ezagutu ahal izateko. Udalak kontuz ibili eta espekulazioetan ez erortzeko deia egin du informazio hori izan arte.

Suteak, guztira, 38 familia eta 86 pertsonari eragin dio.