Albisteak

 

Sestaoko Udalak 24.000 euroko inbertsioa egin du azken urteotan Musika Eskolako Aretoa egunean jartzeko eta aurten 5.000 euro gehiago bideratzeko asmoa du berritze lanak amaitzeko.

Egindako hobekuntzarekin eskenatokia eta besaulki-patioa egokitu dira. Lehen zatia 2014-2015 urteetan egin zen eta orduan argi eta soinu ekipoak hobetu eta handitu, harmailetarako modulu trapezoidalak erosi, aroztegi lanak egin eta eskenatokiko hormak eta lurzorua bernizatu ziren. Bigarren fase batean, 2016an eta 2017 urtearen hasieran, apurtuta eta gaizki zegoen aretoko moketa, eskenatokiko oihala aldatu dira eta foku guztiak kendu eta led lanparak jarri dira. Gainera besaulki-patioko alboko eta atzeko hormak tapizatu dira.

Proposamena 2017an amaituko eta egingo diren lanak honako hauek: hormak, ateak, sabaiak eta besaulki-patioko egurrezko panelak pintatuko dira, horrekin aretoa guztiz ekipatuta eta egokituta geratuko da, eta horretaz aparte oraindik instalatu gabe dauden proiekzio ekipoak jarriko dira obra osatzeko.

Azken hiru urteotan 20 harmaila trapezoidal erosi dira, abesbatzek eta Eskolako ikasleek erabiltzen dituztenak, eta gaizki zeuden eta segurtasun araudia betetzen ez zituzten zaharrak kendu egin dira. Era berean, sabaiko kanoi-proiektore bat, argi-mahai bat eta kontsumo baxuko sei foku erosi dira, eskenatokiko horma eta lurzoru bernizatu dira eta kamerinoan altzari berriak jarri dira.

Larrialdietarako irteerako ateak egokitzeko ere arotz lanak egin dira eta kaxa-erdiko pianoa eskenatokiko gelan gordetzeko, oihal berri bat jarri da eskenatokian, eskenatokiko foku guztiak kendu eta kontsumo baxuko lanparak jarri dira, suaren kontrako moketa berria instalatu da eta aretoko besaulki-patioko atzeko hormak bernizatu dira.