Albisteak

 

Sestaoko Udaltzaingoak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin kolaboratuko du bide segurtasuneko kanpainak egiten 2017 urtean zehar, helburua herritarrak trafikoko oinarrizko arauen betebeharraz kontzientziatu eta  hiri barruko bideetan ezbehar-kopurua murriztea izanik.

Sestaoko Udaltzaingoa dagoeneko Ertzaintzarekin eta tokiko beste polizia batzuekin koordinatuta ari da lanean kanpaina hauek egiteko azken urteotan eta aurten, zehazki, hamaika jarduketa egitea aurreikusten da.

Lehena aste honetan zehar egingo da -gaurtik larunbatera bitartean- eta hiru barruko bideetan harrapatzeak saihesteko operazio bat izango da. Bide Segurtasun eta Mugikortasun Seguruko Plan Estrategikoaren barruan dagoen jarduketa honen helburua, pertsona kaltetuei, gidariei eta oinezkoei harrapatzeen arriskuez informatzea eta horiek ez gertatzeko errespetatu beharreko trafiko arauak gogoraraztea da.

Kanpaina hau amaitu ondoren, gainerako dispositiboak datozen hilabeteetan egingo dira, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak finkatutako egutegiari jarraituz. Segurtasun uhalaren erabileraren eta  haurrak lotzeko sistemen zaintza, ibilgailuen baldintza teknikoak, gidatzeko orduan izaten diren distrakzioak eta motorren eta ziklomotorren egoera dira Euskal Poliziak gehien kontuan hartuko dituenak.