Albisteak

 

Sestaoko Udalak, Euskara atalaren bitartez, aurten ere Solasaldiak Euskal Idazleekin (Charlas con escritores vascos) programa burutzeko apustua egingo du, eta  ekimen hau kudeatzen duen Euskal Idazleen Elkarteak  elkartearekin urteko hitzarmena berrituko du.

Programa honen helburua udalerriko gazteen artean literaturarekiko zaletasuna sustatzea eta euskal idazleen lana zabaltzea, horretarako ikastetxeetan idazleen eta ikasleen arteko topaketak antolatuz. Topaketa hauetan, ikasleek, obraren bat irakurri ondoren, obraren edukiaz hitz egin eta iritziak trukatzen dituzte idazlearekin.

2017an guztira 16 hitzaldi antolatuko dira unibertsitate aurreko kurtsoetako ikasleekin, horietako lau Álbiz ikastetxe publikoan izango dira, bi Amor Misericordioso, Begoñako Andra Mari, Markonzaga, Kueto eta Saturnino de la Peña ikastetxeetan eta bat Ángela Figuera eta Vista Alegren.

Ikasturte honetan parte hartuko duten idazleak Pello Añorga, Lupe Lekuona, Fernando Morillo eta Doroteo Zobaran dira. Lau hauetaz aparte oraingoz zehaztu gabe dagoen besteren bat ere etorriko da.

Gorka Álvarez Kultura, Euskara eta Kirolak arloko zinegotziak azaldu duenez,  Sestaon  hamar urtetik gora burutzen ari den jarduera hau, Euskara Sustatzeko Planaren barruan dago. Zehatzago esanda “oraingoan gazteengana zuzentzen gara, hauek baitira euskaren erabilera sustatzeko interes handiena duen herritar taldea.

Jarduera hau aurrera eramateko, Sestaoko Udaleko Euskara atalak 3.440 euroko inbertsioa egin du.