Albisteak

 

Sestaoko Udal Liburutegiak, datorren astetik aurrera, feminismoaren gaineko liburuen eskaintza zabalduko du berrogeita hamar liburu gehiagorekin. Berdintasun Atala da ekimen berezi hau sustatzeko arduraduna; honekin herritarrei irakurtzeko tresnak luzatu  nahi dizkie emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan dituzten ezagutza eta kezketan sakontzen laguntzeko.

Berdintasun Atalak urtean zehar herritarrei oro har eta bereziki emakumeei,  zuzendutako jarduerak antolatzen ditu, hala nola, jabekuntza tailerrak, hitzaldiak eta ikastaroak. “Ekintza hauetan parte hartzen duten pertsonek aspaldidanik jakinarazi digute tailerrak amaitzean behar pertsonala eta elkarteen kasuan, taldekoa, sentitzen zutela tailerretan jorratutako gaien inguruan lanean jarraitzeko, eta hortik sortu da kontsultarako bibliografia material gehiago izateko proposamena”, azaldu du Ainhoa Ortega Berdintasun Arloko zinegotziak.

Ekintza hau aurrera ateratzeko, Berdintasun Arloak liburuen proposamen bat egin zuen eta proposamen hau Bilboko “Maite Albiz” Emakumeen Dokumentazio Zentroak kontrastatu eta zabaldu zuen. Liburuak Bilboko Louise Michel Liburuak liburu-dendan erosi dira, gai feminista, kritika gaietan eta alternatiboetan espezialista baita. Guztira 50 ale erosi dira eta horretarako 1.000 euroko inbertsioa egin da.

Ainhoa Ortegak azaldu duenez, “irakurleek genero eta irakurgai mota ugari izango ditu eskura, adin guztietarako egokituak, haurrentzako ipuinak, komikiak, entsegua eta nobela erosi direlako”. Sentsu honetan, haurrentzat erosi diren liburuei eman die garrantzia, liburu hauek genero honek kontatzen dizkigun ohiko estereotipoak apurtzen dituen istorioak kontatzen dituzte eta euren seme-alabak berdintasun balioetan hezi nahi dituzten familientzat oso baliagarriak izango dira. Era berean, adierazi du entseguak idazlan modernoak eta klasikoak direla, denak ere ospe handikoak, feminismoaz, amatasunaz, genero berdintasunaz eta sexualitateaz hausnartzen dutenak.

Berdintasun Atala kanpaina bat egiten hasi da sare sozialetan liburuen atal honen berehalako funtzionamendua ezagutarazteko eta dagoeneko jendea hurbildu da liburutegira informazioa jasotzera, nahiz eta liburuak ez diren maileguan emango datorren astera arte. Berdintasun Atalak espero du etorkizunean liburuen atal hau zabaltzen joatea ale berriak erosita.