Albisteak

 

Josu Bergara Sestaoko Alkateak eta Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak Arloko Zinegotziak, gaur goizean bisitatu dute bere etxean Bienvenida Pérez Olmedo andrea,  102 urte betetzen zituen egunean.

Toledoko Hormigos herrian jaioa, Bienvenidak bizitzaren zati handi bat Talavera de la Reina herrian igaro zuen, han duela 30 urtera arte bizi izan zelarik, une horretan Sestaora etorri zen suhiarekin eta familiaren parte batekin egoteko.

Lau seme-alabaren ama (hiru neska eta mutil bat) eta lau bilobaren amona, alargun geratu zen oso gazte zela tuberkulosi bat medio, gaixotasun  horrek senarren heriotza eragin baitzuen. Hortik aurrera jostun aritu zen familia aurrea ateratzeko, lan hori ezkutuan egin behar zuelarik garai horretan energia-murrizketak baitzeuden eta argi piztuta harrapatuz gera isuna jaso baitzezakeen.

102 urte beteta izan arren, Bienvenidak dio apetitu ona duela eta jateko orduan ez dio ezeri muzin egiten. Aste gutxi barru, bizi den eraikinak igogailua izango du, eta berri horrek asko poztu du horrela, azken hilabete hauetan, obrak direla eta, egin ezin izan duen jarduera egin ahal izango baitu, kalera ateratzea alegia.