Albisteak

 

NEGOZIOA SORTZEKO IDEIA BAT DUZU ETA EZ DAKIZU NOLA HASI?

Sestaoko Behargintzak prozesu horretan gidatu eta lagunduko dizu.

  • Datak: 2016ko  Abenduaren 12tik 21era
  • Ordutegia: 9:30etik 13:30era.
  • Ordu kopurua: 30
  • Plazak: 12 (gutxienez 7)
  • Tokia: Sestaoko Behargintza, Txabarri kalea 20

GARRANTZITSUA: Ikastaro hau ezinbestekoa da etorkizunean, Bizkaiko Foru Aldundiko  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Atalak enpresak abian jarri eta sortu eta enpresa horien lehen urteko funtzionamendurako balizko diru-laguntzak eskatzeko.

Entitate Onuradunak (enpresak, autonomoak, etab.)

Onura hauek Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek, edozein dela ere haien egitura juridikoa, eta baita enpresarioek eta profesionalek, sozietate zibil edo ondasun erkidegoek jaso ahal izango dituzte.

  • Jarduera ekonomikoan 2016-9-16 eta 2017-9-15 urteen artean alta eman dutenak (aurreikuspena da).
  • Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Era berean, lantokia ere lurralde honetan egongo da.
  • Entitate onuradunaren sustatzaileetako batek gutxienez, Bizkaiko erroldan etengabeko 3 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du jarduera ekonomikoan alta eman aurretik. Azken baldintza hau ez zaie ezarriko langile elkartuen kooperatibei ez eta erregimen orokorrean sartzen diren lan-sozietateei.
  • Prestakuntza eta banakako aholkularitza entitate onuradun batekin egin dutenak, esaterako Sestaoko Behargintzarekin.