Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Kirol arloak udal kiroldegietan sartzeko txartelaren irudi berria aukeratzeko parte-hartze prozedura txiki bat jarri du abian. Horrela bada, gaur hasita abenduaren 5era arte, Sestao Kirolak zerbitzuko 7.514 abonatuek diseinatu diren bost proposamenetatik gogokoen dutenaren aldeko bozketa egiteko aukera izango dute.

Bozka Las Llanas eta La Benedicta Kiroldegietako sarreran edo modu telematikoan, www.sestao.eus. web orrian jarriko den banner baten bidez egin ahal izango da.

Gaur egun udal kiroldegietan sartzeko erabiltzen den txartela 2005eko urrian ezarri zen. Ordutik hona hamaika urte igaro direla, Kirol arloak egoki iritzi dio berritzeari "azken hileotan kirol instalazioek izan duten irudi aldaketarekin bat. Garai berrietarako irudi gaurkotua", azaldu du Gorka Álvarez, Kultura, Euskara eta Kirol arloko zinegotziak.

Udala uste du kiroldegietako sarbide-txartel berria 2017ko lehen seihilekoan operatibo egongo dela.