Albisteak

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Sestaoko Udalak, Behargintza Zentroaren bidez, abian jarri dute ekintzaileei laguntzeko 2016ko diru-laguntzen deialdia, Tokiko Ekintzailetza Proiektuen barruan.

Hauek dira 3 hilabeteko iraupena duen programa horren hartzaileak: Sestaon erroldatuta eta langabezian dauden 18 ekintzaile.

Tutoretza-jarduerak goizez egingo dira Behargintza Zentroan; horretarako, Ekintzaileen Gela eta Informatika Gela erabiliko dira, ekintzaileek beren proiektuak bertan garatu ahal izan ditzaten.

Programaren iraupena: 2016ko uztailaren 5etik urriaren 4ra arte.

Programan 3 hilabetez parte hartzeagatik pertsona bakoitzak jasoko duen diru-laguntza honako hau izango da:

Pertsona bakoitzak jasoko duen diru-laguntza 
Programa Guztizko zenbatekoa
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak 1.000€
Enpresa-jarduera berriak martxan jartzeko laguntzak 1.500 €

Diru-laguntza % 15 handituko da ekintzailea emakumea bada, eta beste % 15, parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitarteko adina badu. Horretarako, dagokion araudiak ezarritako eginbideak bete beharko dira.

Sestaoko Behargintzari esleitu zaizkion lekuak, sexu eta adinaren arabera, honako hauek dira:

Sestaoko Behargintzari esleitu zaizkion lekuak, sexu eta adinaren arabera
Programa Emakumeak
<30 urte
Gizonak
<30 urte
Emakumeak
>30 urte
Gizonak
>30 urte
Enpresa-ideia berriak 3 2 4 3
Enpresa-jarduera berriak 1 1 2 2

Eskaria egiteko epea ekainaren 13an hasi eta ekainaren 27an amaituko da, 12:00etan.

Hautatze-prozesua:

Honako hauek kontuan hartuta egingo da hautaketa:

  • Sustatzailearen eta ideiaren egokitzapena / bateragarritasuna.
  • Langabe emandako denbora.
  • Bideragarritasun-plana edo Negozio-ideia.

Hautatutakoen zerrenda Sestaoko Behargintzaren iragarki-taulan argitaratuko da, uztailaren 1ean.

Informazio gehiago jaso eta izena emateko, zatoz Behargintzara, Txabarri kaleko 20. zenbakira.

 

Dokumentuen deskarga eta esteka interesgarriak:

(*) Araudia betetzeko, arretaz irakurri beharko da nahitaez.

DEIALDI-EGILEA: LANBIDE (Euskal Enplegu Zerbitzua)

ERAKUNDE KOLABORATZAILEA: Sestaoko Udala (BEHARGINTZA Zentroa)