Albisteak

Berdintasunerako zinegotziak, Yosune Serapiok, gaur Sestaoko Udalak 25-A, Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Eguna, oroitzeko egin duen jardueren egitaraua aurkeztu du.

Prentsaurrekoan zinegotziak azaldutakoaren arabera, “nahiz eta egoerak jarduera-egitarau oso zabala abian jartzen ez digun utzi, garrantzitsua iruditzen zaigu indarkeria sexistaren egoerak prebenitzen, antzematen eta, batez ere, arreta ematen laguntzen duten baliabideak eta programak bermatzen jarraitzea”.

Gainera, bere iritziz, halako ekintzek garrantzi handiagoa hartzen dute aurten “pandemiaren egoerak, konfinamenduak, mugimendu mugatuek eta harremanek emakume asko eta, batik bat indarkeria-pasarteak bizitzen ari diren emakumeak eta adingabeak, kalteberatasun-egoeratan utzi baitituzte”.

Tailerra La Basu rap-kantariarekin

Asteartean, azaroaren 24an, Elena Caballero rap-kantariak, goitizenez La Basuk, rap feministaren tailerra dinamizatuko du eta hip-hoparen bidez gaitzespen eta formalismorik gabeko askatasun- eta adierazpen-modua ezagutzeko aukera emango du. Hala, emakumeen errealitatea ahalduntze feministaren bitartez aldatuko da. Jarduera Gaztelekuan garatuko da 18:00etatik 20:00etara eta 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat da. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Azaroaren 23an eta 24an Berdintasun Arloak doan emango du “Sestao Berdintasuna” bere Youtube kanalean “Zauriak. Locura, cuerpos y feminismo” dokumentala. Maier Irigoien, Isabel Saez eta Iker Oizena da.

Dokumentalak ikuspegi feministatik osasun mentalari buruzko hausnarketa egiteko gonbita luzatzen du. Xede horrez, bederatzi emakumeren lekukoen bidez osasun mental, eromen eta genero-bizipenen arteko lotura aztertzen du.

Azkenik, ostegunean, azaroaren 26an, Coral Herrera idazle eta ikerlariak Cómo disfrutar del amor hitzaldia emango du. Emakumeei hainbat gako eskuratuko dizkie, beren buruak ondo maitatzen jakiteko, gutxiago sufritzeko eta maitasunaz gehiago gozatzeko.

Hitzaldian emakumeentzat zenbait gai interesgarri izango ditu hizpide, hala nola autoestimua, zaintzak, jelosia, bakarrik egoteko beldurra, errua, dolua, autoengainua, auto boikota, aginte-borrokak eta genero indarkeria. Hitzordua 18:30ean izango da Lanbideren areto nagusian (Galindo kalea 15) eta bertaratzeko aldez aurretik izena eman beharko da.

Osasun-egoera dela eta, jarduerak ezin badaitezke aurrez aurre gauzatu, mantenduko lirateke, baina interneten bidez online izan beharko lukete.

Jardueretan izena emateko, interesdunak Berdintasun Arloarekin harremanetan jar daitezke honako telefono-zenbaki hauetara deituta: 94 472 90 37 eta 606 02 39 79; bestela, posta elektroniko bat bidal dezakete hurrengo helbide honetara: igualdad@sestao.eus .

Sestaon indarkeria matxistari buruzko datuak

Prentsaurrekoaz baliaturik, Yosune Serapiok Sestaon indarkeria sexistari buruzko azkeneko datuak, 2019. urtekoak eta 2020ko urtarriletik abuztura bitartekoak, aurkeztu ditu.

2014. urtean hainbat erakunderekin sinatu ostean, indarkeria sexistaren aurrean erakundeen arteko jarduera- eta koordinazio-protokoloaren esparruan, Sestaoko Udala urteko txostena egiten hasi zen eta udalerrian indarkeria sexistaren biktima berriei arreta emateko zerbitzuen datuak jasotzen dira.

Txostenaren helburua da Sestaon indarkeria sexista ezagutu, aztertu eta, bide batez, eraginkortasun handigoaz jardutea. Modu horretan, indarkeria sexista prebenitu, antzeman eta emakume biktimei arreta emateko orduan, erakundeeta gizarte-babesa eskaintzen dira.

Urtero txostena aurkezten da, baina aurten, pandemiak eragindako egoerarengatik, ezin izan da gauzatu.

2019. urtean 100 emakume baliabideetara hurbildu ziren indarkeria sexistari aurre egiteko prozesuan laguntza eskatzeko. 46k adingabeak dituzte bere ardurapean eta 67 biktima gehiago dira. 2020ko urtarriletik abuztura guztira 65 emakume bertaratu dira eta 18k gutxienez bere ardurapean adingabeak zituzten. Gainera, 25 biktima gehiago batu behar dira.

Laguntza eske zerbitzu horietara joaten diren emakumeen adinari dagokionez, genero-indarkeria nabarmena da 18 eta 41 urte bitarteko emakumeen artean. Bai 2019. urtean, baita 2020ko urtarriletik abuztura bitartean ere, gutxi gorabehera erdiak 35 urte edo gutxiago zituen. Talde horren barruan laguntzaren bila erakundeetara hurbiltzen den 21 urtetik beherako nesken hazkuntza azpimarra daiteke. 60 urtetik gorako emakumeei eutsiz, arretazerbitzuetara gutxi hurbiltzen dira.

Jatorria kontuan hartuta, % 40 inguru atzerriko emakumeak dira eta % 60 bertakoak.

Jasaten duen indarkeria-motari dagokionez, emakume gehienek nagusiki indarkeria fisikoa eta psikologikoa identifikatu dute.

Laguntza eskatzen duten emakume gehienek beren bikotearen edo bikote ohiaren aldetik jasaten dute indarkeria, familiaren barneko indarkeriaren kasuak gora egiten ari diren arren. 2019. urtean kasuen % 13 bazen, 2020an % 22 izan da.

Laguntzaren bila biktimak lehenengoz Ertzaintzara jotzen du. Gero, gizarte-zerbitzuak, Osakidetza eta arreta psikologikoan nahiz juridikoan zerbitzu adituak datoz. Beste urte batzuekin alderatuta, emakume gehiago joan da lehenengoz Osakidetzara laguntza eskatzeko.

Emakumeen % 72k salaketa aurkezten du, egiten ez duenaren % 28ren aldean.

Amaitzeko, 2020ko abuztura arte datuak aztertu eta 2019ko aldi bereko datuekin erkatzen baditugu, oro har, erakunde guztiek indarkeriaren emakume biktimen aldetik laguntza-eske gutxiago izan dituzte, Osakidetzak izan ezik. Nolanahi ere, joeraren arrazoia izan daiteke orain aurrez aurre zerbitzuetara iristeko zailtasun handiagoa dagoela, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen dei-zerbitzuak asko hazi baitira.