Albisteak

Azkeneko asteetan abian jartzen ari diren lan- eta prestakuntza-ekintzei eutsiz, Sestaoko Behargintzak jarduera berri bat aurkeztu du, kasu honetan gazteentzat.

Biltegi eta merkataritzaren jarduera osagarrien eremuan espezializazio-ibilbidea da eta horri esker partaideak biltegiko langile gisa eta antzeko kategoriako lanpostuetan aritzeko prestatuko dira.

Espezializazio-ibilbideak 190 ordu iraungo ditu eta honako modu honetan banatuko da: 40 orduko prestakuntza eskeak prestatzeko, 50 orduko prestakuntza eskuzko orga eta transpaletarekin manipulatu eta mugitzeko, 50 orduko prestakuntza bezeroari oinarrizko arreta emateko eta 50 orduko prestakuntza orga jasotzailearekin zamak manipulatzeko.

Prestakuntza-ekintza honen hartzaileak 30 urtera arteko gazteak dira, langabetuak badaude edo dagoeneko dutena hobetu nahi badute. Interesdunek abenduaren 4ra arte eman dezakete izena Behargintzaren bulegoetan, Txabarri kaleko 20. zenbakian. Guztira 12 plaza eskainiko dira.

Prestakuntza abenduaren 14an hasi eta otsailaren 5ean amaituko litzateke. Espezializazio-ibilbidea Sestaotik kanpo irakatsiko da, beraz, garraio-beka emango zaie partaideei joan-etorrien kostu ekonomikoarekin laguntzeko.

Ekintza hau 2020rako Sestaolan Gazteen Enplegagarritasuna Sustatzeko Prestakuntza Planean sartuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen du.