Albisteak

Gaur goizean banatu dira Enpresa-Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 12. Lehiaketako sariak. Ekitaldian eskualdeko zortzi udalerrietako alkateak izan dira. Era berean, enplegu zinegotziak, Barakaldoko Inguraldeko arduradunak eta Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Meatzaldeko Behargintzetako arduradunak izan dira bertan.

Lehiaketa Portugaleteko Udalak antolatu du aurten, Ekonomia, Sustapen eta Enplegu Sailaren (Behargintzaren) bitartez, gainontzeko udalerrietako behargintzekin elkarlanean. Pandemiak eraginda, aurtengo edizioan proiektuak aurkezteko epea bertan behera geratu zen, eta berriro martxan jarri zen ekainaren 1etik uztailaren 21era arte.

106 enpresa-idea aurkeztu dira hamabigarren edizio honetan, guztira 182 pertsona inplikatu dira, horietatik 123 emakume eta 59 gizon. Ideia guzti horietatik, 19 proiektu aukeratu ditu epaimahaiak, eta horien artean, guztira 8.500 euroko balioa duten sariak banatu dira.

Lehiaketa honen hamabi edizioetan zehar 1.865 enpresa-ideia aurkeztu dira, guztira 3.095 pertsona baino gehiago parte hartu dute, 1.910 emakume eta 1.185 gizon. Edizioetan zehar, parte hartzaileen bataz besteko adina jaitsiz joan da, azken edizioetan 23 urtekoa izanik.

Lehiaketa honen helburuen artean kultura ekintzailea eta enpresen sorrera herritarrei gerturatzea da, baita udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak eta berriak diren ideak sustatzea eta enpresa kultura babestea eta zabaltzea tokiko ekintzialeen artean. Hori enpresa-sare jakintza herritarren artean hobetuz eta eskualdeak negozio-aukera berria den sustatzaile gisa duen zeregina zabalduz lortuko da.

Ekimen hau herritar guztiei zuzentzen zaie, banaka edo taldeka, gutxienezko taldeko partaideen
%50a lehiaketan parte hartzen duten eta udalerrirako beharrezkoak eta berriak dire enpresa-ideak aurkezten dituzten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroen parte diren udaletan erroldatuta egon beharko dira.
 
Lehen lau sariak lau atal ezberdinetan sailkatuta daude:

  • TEKNOLOGIA EKINTZAILETZA ETA BERRITZAILEAREN kategoria. Bere balore- proposamenean erabiltzaileei heltzeko erabiliko diren bideetan elementu teknologiko onenak dituen ideia sarituko da. Software-komertzializazioaren garapena, e-commerce plataformen martxan jartzea, errealitate birtualean teknologia berrien erabiltzea edota edozein on-line heziketa teknologia berrien erabilera, zenbait adibide izanik.
  • GIZARTE EKINTZAILETZAREN kategoria. Ez bakarrik onura ekonomikoa sortzen duten ideiak, baizik eta garapen jasangarrian oinarrituz onura soziala bilatzen duten ideia ekintzaileak ere.
  • EKINTZAILETZA JASANGARRIAREN kategoria. Kategoria honetan biltzen diren ideak balioa sortuko dute hurrengo 3 alorretan: ekonomia, soziala eta ingurumena.
  • EMAKUMEEN EKINTZAILETZAREN kategoria. Ekintzailetza prozesuan emakumearen partaidetza bultzatzen duten ideak onartuko dira, bai ideiaren kontzeptualizazioan, bai talde sustatzailaren partaide izanik, emakumeei zuzendutako produktu edo zerbitzuen garapenean eta baita ekintzaren jomuga emakume kolektiboa izanik ere.

 

Balorazio irizpideak
Aurretik aipatutako lau kategoriaz gain, hauek izango dira balorazio irizpideak: enprendizai teknologiko eta berritzailea sustatzea; enpresa-ideia originala izatea; enpresa-ideiaren inplikazio soziala; enpresa-ideiaren maila teknologikoa eta berritzailea, sortzeko gaitasuna baloratuz; enpresa-ideia bat identifikatzea eta garatzea eremu teknologiko edo berritzailean; emakumeari buruzko edozein oztopo pertsonal ezabatzea, lan eta lanbide-merkatuan sar dadin bultzatuz; enpresa-ideia, emakumeak prozesu ekintzailean parte hartzea sustatuko duena; eta gizarte- ekintzailetza deiturikoa sustatzea.

Sariak
Muskizko alkateak, Borja Liañok, Teknologia Ekintzaile eta Berritzailearen 1.000 euroko saria banatu du, Muskizko Eder Sánchezek aurkeztutako “BARAPP” ideiari. Web aplikazio hau Bidi kodeen irakurketan oinarritzen da, eta taberna eta jatetxeetako bezeroen arreta optimizatzea ahalbidetzen du, aldi berean langileen lana erraztuz.

Gizarte Ekintzailearen kategoriako 1.000 euroko saria Joseba Ramosek, Santurtziko jarduneko alkateak, banatu du, Santurtziko Markel Elorza eta Rafa Pilarren “BASQUE HAPPINES ROCK CHOIR” proiektua irabazlea izanik. Rock abesbatzaren bitartez zerbitzu soziokulturala eskaintzen
 
duen proiektua da hau. Abesbatzaren entseguetara modu erregularrean joatearen bidez, gizarte- balioa eskaintzea bilatzen da, hainbat helbururen bidez: haurrentzako jolas-heziketa eskaintzea, emozioak indartzea, taldeak eraikitzea eta helburuak finkatzea.

Ekintzailetza Jasangarriaren kategorian, 1.000 euroko saria Txema Ezkerrak, Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Komertzio Zinegotziak, banatu du. Irabazleak Santurtziko Mikel García eta Aroa Bergantiños izan dira, “APAIN KALE” proiektuarekin. Enpresa-ideia honek udalerriko
kaleak apaindu nahi ditu, turismoa sustatzeko material jasangarriekin.

Santurtziko Iraide Calderón, Lorena Hada eta Adriana Lariza Carranzaren “GUARDERÍA MUNDO IDEAL” proiektuarekin Emakumeen Ekintzailetza kategorian irabazle suertatu dira. Mikel Torresek, Portugaleteko alkateak, 1.000 euroko saria eman dio haurtzaindegiko ideia polit honi, ama etorkinei, umeekin, laguntzeko. Hainbat irakaskuntza emango dira, haurren eta amen integrazioa
errazteko.

300 euroko tokiko accesitak -hiru sari Behargintza bakoitzeko- hurrengoak izan dira:

MEATZALDEA. Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak, banatutako sariak:

1. ACCESITA
LOMBRICULTURA’. José Félix Alonsok aurkeztutako proiektua. Hondakin organikoak zizaregintzaren bidez kudeatzean datza.

2. ACCESITA
LA GRANJA’. Ane Begoña Sagredo, Ignacio Almendariz eta Yang Shengek aurekeztutako proiektua. Ideia honek industria-nabe bat birsortu nahi du coworking batean, baserria erreferentzia izanik. Kanpoaldean baratze bat du coworkingaren jantokia hornitzeko.

3. ACCESITA
MOCHILA BETI-ON’. Garazi Andrésen proiektu honek eguzki-plaka bat gehitzen die bizkar- zorroen hegalei, mugikorrak eta GPSak kargatzeko beharrezkoa den energia sortzeko.

SESTAO. Jesús Amenedok, Heziketa eta Enplegu zinegotziak, banatutako sariak:

1. ACCESITA
‘RIO’. Denis Ortegak aurkeztutako proiektua. Moda organikoa, tinta ekologiko eta organikoak erabiltzen dituzten kamiseten diseinua.
 
2. ACCESITA
LA GUIA DIVERSA / ANIZTASUN GUIDA’. Nerea Pardo eta Zuara Ortizek aurkeztutako proiektua. Asmoa sarbide errazeko ibilbide turistikoak sortzea da, aniztasun funtzionala duten pertsonak ere, Ezkerraldeko istorioak, monumentuak, kaleak eta leku enblematikoak ezagutzeko.

3. ACCESITA
CON ECO -reciclaje y creatividad’. Amaia Cáceresen proiektua. Materialen bizitza baliagarriaren aprobetxamenduari eta hedapenari buruzko enpresa ideia, materiala behar berrietara egokituz, tradizioa eta modernitatea uztartuz.

SANTURTZI. Joseba Ramosek, Santurtziko jarduneko alkateak, banatutako sariak:

1. ACCESITA
AGUAPUR’. Daniel Manzano eta Andrea Toffe aurkeztutako proiektu honek edateko ura aurrezteko sistema bat garatzen du.

2. ACCESITA
MACEMAP MEMORY’. Jonathan Ramírez, Gessica Fabiola Santos, Ane Durán, Irati de la Cruz eta Mayleen Gonzálezen proiektua. Alzheimerra duten pertsonentzako erloju-pultsera da. Honek gaixoaz arduratzen den pertsonaren mugikorrera konektatutako GPS gailua du. Dispositiboak ahots-laguntzaile bat du, Alzheimerra duenari non dagoen eta zer egin behar duen gogoraraziko diona.

3. ACCESITA
SAFE WOMAN’. Alazne Altonaga eta Andrea Barriusoren proiektu honek lapurreta, bortxaketa eta genero-erasoen aurkako eskumuturrekoa aurkezten du, larrialdi egoeratan alarma duena.

BARAKALDO. Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, banatutako sariak:

1. ACCESITA
APP A LA CARTA.COM'. Jorge Ruiz eta Santiago Bartolomek aurkeztutako proiektua. Mugikor marketingean oinarritutako enpresa ideia.

2. ACCESITA
ZAUNKALAGUN’. Sandra Díez, Alazne Antúnez, Itziar Castro eta Laura Gonzálezen proiektua. Lau neskaz osatutako talde honek etxeko animaliak arduraz eta segurtasunez adoptatzeko mugikor aplikazioan oinarritutako enpresa-idea aurkeztu du.
 
3. ACCESITA
ESTIMULACION MEMORIA’. Leticia Sebastián Martinezen proiektu hau helduen edota Alzheimer duten pertsonen memoria estimulazioan oinarritzen da.

PORTUGALETE. Mikel Torresek, Portugaleteko alkateak, eta Txema Ezkerrak, Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Komertzio zinegotziak, banatutako sariak:

1. ACCESITA
REVIEWLUTIONS’. Iñigo del Hoyo eta Ramón Abaituaren proiektu berritzailea: Ostalaritzako negozioetara bideratutako hodeiko online erreputazioaren taldekatzailea. Helburua ostalaritza enpresen online erreputazioa hobetzea da.

2. ACCESITA
MUÑECAS MUDI’. Paula Martín eta Orballo Campok aniztasuean oinarritutako panpinen bilduma bati buruzko proiektua aurkeztu dute.

3. ACCESITA
ECOSPORT’. Andrea Barriuso eta Irene Jimenezen proiektua. Kirol makinen bitartez energia sortzean datza.

Beste urteetan bezala, enpresa-ideiak, sarituak zein saritu gabeak, enpresa-proiektu bat garatu nahi duen edonoren eskura jarriko dira Ideia Publikoen Banku batean.