Albisteak

Simondrogas gunean, Vega Nueva kalea eta Marismas de Galindo kalea elkartzen dituen oinezkoentzako bideak, penintsularen iparraldetik Donejakue bidea osatzen duenak, asteartetik argi publikoak ditu.

Obren Udal Brigadak eta Argiketarien Udal Brigadak batera jardun dute pasealeku honetan 20 argi-puntuz hornitutako hamar farola instalatzeko.

Aldez aurretik Tren Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) trenbideari paralelo doan eremuan sastraka guztiak garbitu zituen.

Eraikin eta Espazio Publikoen Obra eta Mantentze-lanetarako zinegotzi Leire Fernándezek azpimarratu du jarduera “ekonomikoki txikia dela (5.000 euro inguru), baina oso garrantzitsua, argi artifizialarekin segurtasuna nabarmenki hobetu baita tarte horretan”.

Pasealekua, Donejakue bidearen zati izateaz gain, sarritan erabiltzen dute Sestao eta Barakaldoko herritarrek, bi udalerrien arteko joan-etorriak egiteko.